Konfinamenduan ere, xakelariek entrenatzen jarraitzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2020ko mai. 3a, 12:00
Hector Sanchez Skype bidez xakeko ikastaroa ematen.

Alerta egoeran egon arren, etxetik xakeko entrenamendu saioekin jarraitzen dute Anaitasuna-Kakute xake taldekoek. Hala, Hector Sanchezekin online xakeko ikastaro bat jarraitzen ari dira taldeko bazkideak. Horrez gain, xake taldeak adierazi du taldeko zuzendaritza berria aukeratzeko prozesua bukatu dutela, eta Azkoitia Hiria Xake Torneoa irailera atzeratua izan dela.

COVID-19 gaitzaren pandemiagatik alerta egoeran egon arren, Anaitasuna-Kakute xake taldekoak ez daude geldirik. Etxetik xakean entrenatzen jarraitzen dute. Xakeko ikastaro bat egiten ari dira taldeko xakelariak Hector Sanchezekin. Skype bidez egiten dute. "Saioak dinamikoak eta entretenigarriak" izaten ari dira, xakelarien iritziz. Alerta egoera luzatzen bada, era honetako saioekin jarraitzeko asmoa azaldu du taldeko zuzendaritza taldeak.

Zuzendaritza taldea aukeratuta

Anaitasuna-Kakute xake taldearen zuzendaritza aukeratzeko prozesua bete-betean harrapatu zuen larrialdi egoerak. Hautagaitza bakarra aurkeztu da, baina, eta hura izango da datorren lau urteetan Azkoitiko xake taldea zuzenduko duena. Honako bost kideek osatzen dute zuzendaritza taldea: Jose Luis Fernandez (presidentea), Asier Plazaola (presitende ordea), Anibal Fernandez (idazkaria), Juan de Dios Fernandez (diruzaina) y Gaizka Alberdi (bokala).

Zuzendaritza talde horrek adierazi du, Azkoitia Hiria Xake Torneoa ekainean jokatzekoa zela, baina irailera atzeratzea aztertzen ari dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide