Anaitasuna Kakute xake taldeak irabazi egin dio Baionari

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2020ko mar. 10a, 09:00

Azkoitiarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten Baionaren aurka.

Joan den asteburuan jokatu dute Anaitasuna Kakute xake taldeko jokalariek Gipuzkoako Kutxa Ligako bederatzigarren jardunaldia. Azkoitiarrek Baiona taldearen aurka jokatu zuten, eta 1,5-2,5 irabazi zuten sailkapeneko egoera arinduz. Larrañagak berehala irabazi zuen bere neurketa, Kuendek berdindu egin zuen. Ruizek, berriz, galdu egin zuen; Fernandezen eskuetan gelditu zen azken erabakia. Oso zail zuen partidari buelta eman, eta puntu osoa eskuratu zuen Anaitasuna Kakuteri garaipena emateko. 

Baionaren aurkako garaipenarekin, Anaitasuna Kakute xake taldea sailkapeneko bederatzigarren postuan da orain, 15,5 punturekin. Bi jardunaldi besterik ez dira gelditzen txapelketa amaitzeko. Luzaro-Oreretaren aurka jokatuko dute datorren asteburuan Azkoitian. Azken jardunaldia, berriz, Ciriondo B taldearen aurka jokatuko dute, Zarautzen. 

XXI. Eire-Apaolaza Txapelketa

Hector Sanchez eta Anibal Fernandez xakelari azkoitiarrak Kopa fasera sailkatu dira XXI. Eire-Apaolaza Txapelketan. Jokalari bakoitzak ordubeteko partidak jokatzen ditu. Xabi Ruiz, berriz, berdinketa hausteko zain dago sailkatu ahal izateko. Iaz, Hector Sanchezek irabazi zuen txapelketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide