Anaitasuna Kakute xake taldeak bolada onari eutsi dio

Atzo, igandea, Idiazabalen aurka jokatu zuen Azkoitiko Kultur Etxean, eta garaipena lortu zuten.

Anaitasuna Kakute xake taldeak irabazi egin zuen berriz ere. Joan den asteko garaipenari eutsi eta 2,5-1,5 menderatu zuen atzo, zapatua, Kultur Etxean Idiazabal. 

Kuende berehala galdu zuen partida, baina Valorrek berdindu zuen lehia. Anibal Fernandezek berdindu egin zuen bere taulan, baina Hector Sanchezek garaipena eman zion taldeari. 

Taldea sailkapeneko zazpigarren postuan da orain, 11 punturekin. Datorren asteburuan Errenteriara egingo dute bidaia azkoitiarrak, 14,5 punturekin sailkapenean bosgarrena den Fomento taldearen aurka jokatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide