Datorren zapatuan hasiko du liga Anaitasuna Kakute xake taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2020ko urt. 6a, 10:52

Zapatuan, urtarrilak 11, hasiko dute Gipuzkoako Kutxa Liga Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek.

Urtarrilaren 11n ekingo dio Anaitasuna Kakute xake taldeak denboraldi berriari. Gipuzkoako Kutxa Liga hasiko dute taldeka. Hiru hilabetean arituko dira taldekako txapelketan azkoitiarrak. Preferente Mailatik Hirugarren Mailara artean, lau xakelariz osatutako taldeetan arituko dira Anaitasuna Kakuteko xake taldekoak. Lau ordu inguruko neurketak jokatu beharko dituzte udaberrira bitartean.

Gipuzkoako mailarik gorenean, Preferente mailan, emaitza onak lortzen ahaleginduko da talde azkoitiarra. Iaz mailaz igotzea lortu ondoren, taldea Hector eta Carlos Sanchezek, Anibal Fernandezek, Jose Joakin Larrañagak, Xabier Ruizek, Ion Kuendek, Juan Carlos Valorrek eta Imanol Larrañagak osatuko dute. Anibal Fernandez eta Gaizka Alberdi arituko dira kapitain lanetan.

Lehen jardunaldia Azkoitian hasiko dute. Zapatuan, 16:00etan, Hondarribi-Marlaxka taldearen aurka hasiko dute. Multzoan aurkari izango dituzte Gros, Beraun Bera, Zarautz A eta B, Idiazabal, Fomento, Baiona, Luzaro-Orereta, Leitzako Agustin eta Hondarribi-Marlaxka. Horien guztien artean jokatuko dute Euskal Ligarako igoera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide