Imanol Larrañaga, bigarren mailara

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2019ko aza. 24a, 10:12

Imanol Larrañaga xakelariak bigarren mailara igotzea lortu du Gipuzkoako bakarkako kategorian. Bestalde, xake taldeko kideak abenduaren 1ean izango den XXIV. San Andres Txapelketa prestatzen ari dira.

Anaitasuna Kakute xake taldeko Imanol Larrañaga xakelariak Gipuzkoako bakarkako kategorian bigarren mailara igotzea lortu du. Gipuzkoako Txapelketan hirugarren postua erdietsi du Larrañagak, eta bost puntutatik 3,5 lortu ditu.

Bestalde, astebete besterik ez da falta XXIV. San Andres xake txapelketarako, eta Anaitasuna Kakute taldeko kideak txapelketa antolatzen ari dira buru-belarri. Abenduaren 1ean, zapatua, jokatuko dute txapelketa, Elkarguneko Herriko plaza gelan, 10:00etan hasita, eta izen-ematea epea luzatzea erabaki dute. Txapelketan interesa dutenek azaroaren 30eko 12:00ak baino lehen eman beharko dute izena, honako lotura honetan.

Momentuz, Euskal Herriko nahiz nazioarteko 23 klubetako 51 xakelarik eman dute izena San Andres xake txapelketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide