Hector Sanchez, Anaitasuna Kopako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2019ko uzt. 15a, 08:19

Hector Sanchezek Carlos Sanchez bere anaia menderatu du Anaitasuna Kopako finalean, eta txapeldun berria da. Juan Carlos Valor sailkatu da hirugarren.

Hector Sanchezek bi eta huts menderatu du Carlos bere anaia Anaitasuna Kopako finalean. Juan Carlos Valor sailkatu zen hirugarren Anibal Fernandezi bi eta huts irabazita. Hamabost minutuko partidak jokatu zituzten. Hilabete luzez jokatu dute txapelketan parte hartu duten hamalau xakelariek, eta atzo, igandea, eman zioten amaiera. Datorren urtera begira jarrita dira Anaitasuna Kakute Xake taldean. Ez dute baztertu partida nabarmenenak Internet bidez jokatzea.

Asteburuan, Villabonan

Taldekako partida azkarrak jokatuko dituzte asteburuan, Villabonan. Anaitasuna Kakute Xake talde bat bertaratuko da txapelketan parte hartzeko. Ostegunean, berriz, Zuzendaritza Batzordearen bilera egingo dute, 2019aren balorazioa egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide