Garaipena Hondarribiaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2019ko mar. 4a, 09:40

Joan den zapatuan, lehen mailako Kutxa Liga txapelketa jokatu zuten Anaitasuna xake taldeko kideek Kultur Etxean. 3,5 eta 0,5 irabazi zuten azkoitiarrek.

Héctor Sánchezek sufritu zuen berdinketa lortzeko. Aníbal Fernándezek, berriz, partida zoro baten ondoren, garaipena lortu zuen. Jon Kuendek eta Carlos Sánchezek nahiko erraz irabazi zuten, baina orokorrean guztiek sufritu zuten. Horrenbestez, Anaitasuna Kakute lidergoan dago sailkapenean, 24 punturekin. Datorren partida zapatuan jokatuko dute, Legazpin, Santikutz sailkapeneko bigarrerarenarne aurka. Gero, Hernani eta Arrasate izango ditu zain.

Hirugarren mailan, berriz, Bergarako Zaleaken aurka jokatu zuten, eta 1-3 irabazi zuten. Imanol Larrañagak, Gaizka Alberdik eta Darwin Garcíak irabaztea loturtu zuten eta Judith Goenaga galdu egin zuen. Taldea bosgarren dago sailkapenean, 14,5 punturekin. Datorren zapatuan azken txanda jokatuko du Kultur Etxean, sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Arrasate-Arlutzen aurka.

Bestalde, Eire Bankoa torneoko finalaurrekoa jokatu zuen Hector Sánchezek Egoitz Iruren aurka. Sánchezek irabazi zuen azkenean partida, eta finalerako sailkatu da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide