Zapatuko Gasteizko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Oletan ere Ez! taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko mai. 15a, 12:54

Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean egingo da manifestazioa, datorren zapatuan (maiatzaren 20an)- 18:00etan Gasteizko San Anton plazatik abiatuko da.

Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean, datorren zapatuan (hilaren 20an) Gasteizen egingo den manifestaziora joateko eta protestan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak Oletan ere Ez! taldeak.

Bestalde, aste honetan Azpeitian jarri duten beste hitzordu interesgarri baten berri eman nahi du taldeak. Eva Fjelheim herri Samiko aktibista izango da etzi (maiatzaren 17an), 19:00etan, Azpeitiko Azoka Plazako aretoan. Colonialismo verde, energía eólica y justicia climática en territorio Sami hitzaldia eskainiko du hark.

Gainera, Antonio Aretxabalak eta Antonio Turielek joan den maiatzaren 4an eskainitako Crisis energetica y de materiales hitzaldia ikusteko aukera izango du hala nahi duenak, bideoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide