'Krisi energetikoa eta aterabide arduratsuak' hitzaldia bihar, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko ots. 15a, 18:46

Urola bailaran eraiki nahi dituzten zentral eolikoen mehatxuaren harira antolatutako 101 Arrazoi egitasmoaren barruan, hitzaldia izango da bihar, otsailak 16, Azpeitiko Soreasu antzokian (19:00). 

Bihar, osteguna, 101 Arrazoi egitasmoaren barruko hitzaldia izango da Azpeitiko Soreasu antzokian, 19:00etan. Oier Etxeberria, Goienerreko energia komunitateen sustatzailea, eta Aitziber Sarobe, Biologian doktorea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea, izango dira hizlariak. 

Hainbat mendi elkarte eta zentral eolikoen aurkako talde daude antolatzaileen artean, besteak beste, Agiro mendi taldea, Anaitasuna Mendi Bazkuna, Sokaitz eskalatzaile taldea, Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Oletan ere Ez! nahiz Sañu Bizirik! plataformak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide