Santa eskeko koplak

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko ots. 4a, 09:06

Gaurko egunez ohitura da etxerik etxe, atariz atari, baserriz baserri, koplak abesten joatea, makilarekin lurra kolpatuz erritmoa jarraitzen den bitartean. Oraingoan, bulegoz bulego kantatzeko moduko koplak sortu ditugu.

Zorion, etxe hontako denoi!
OletanEz! atera gatoz
ama lurra ta gure bizitzak
gaur defendatzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere abokatuz.
Baina arrazoiz beteta gabiltz,
ta partekatzeko gogoz.

Txikizioaren bezpera degu
Euskal Herrian ta non-nahi,
herritarrak elkartze ez bagera
hemen eukiko degu jai.

Gezurretan egingo digute
gaur eta bihar ere bai.
Kapitala menderatu arte
ezin gera gaitezke zai(n).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide