Trantsizio energetikoaren inguruko Alvaro Camposen hitzaldia, bideoan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko urt. 25a, 17:53

Mendiak industralizatzearen aurka dauden hainbat eragilek antolatutako 101 Arrazoi egitasmoaren baitan joan den urtarrilaren 11n Alvaro Campos EHUko ikertzaile-irakasleak eta Ingeniaritza Termikoan doktoreak eskaini zuen hitzlaldiaren bideoa ikusgai dago lotura honetan. 

Análisis crítico de la transición energética izenburuko hitzaldiak dozenaka herritar bildu zituen Elkargunean. Oletan ere Ez! taldeko Igor Agirregomezkortak aurkeztu zuen hizlaria eta ekimena "herritarrek zentral eolikoen inguruan gogoeta egiteko" antolatu zutela adierazi zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide