Gaur itxiko da Oletako bisita gidatura autobusez joateko izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko urt. 19a, 14:56

Lopetegi Iturgintzan eman ahalko da izena gaur iluntzera bitartean. Azkoitian, Eroski txikiaren alboko autobus geralekutik abiatuko da autobusa igandean Oletara, 09:15ean. Igandean, 11:00etan hasiko da bisita gidatua Oletan, eta hara arteko bidea oinez egin behar dutenak 08:00etan abiatuko dira liburutegi paretik.

101 Arrazoi egitasmoaren barruan, Oletako nahiz Pagobakarreko tumuluak eta Iruarrietako trikuharriak nahiz dolmenak bisitatzeko eta hobeto ezagutzeko irteera antolatu dute iganderako, eta herritar guztiak daude ekimenean parte hartzera gonbidatuta. Anaitasuna Mendi Bazkunak, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Agiro mendi klubak, Sokaitz eskalada taldeak, eta Oletan ere Ez! nahiz Sañu Bizirik! plataformak dira irteeraren antolatzaileak.

Bisita gidatua 11:00etan hasiko da Oletan. Bidaia autobusez egiteko aukera ere jarri dute, eta izena emateko epea gaur amaituko da. Lopetegi Iturgintza dendan eman ahalko da izena gaur arratsaldera bitartean. Igandean, Eroski txikiaren alboko autobus geralekutik abiatuko da Azkoitian autobusa, 09:15ean.

Aldiz, Azpeitian, 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta Zestoan, Gurutzetik abiatuko da autobusa 08:45ean. Dena den, bidea oinez egiteko aukera ere izango da. Azkoitian, 08:00etan abiatuko dira Oletara Aizkibel liburutegiaren paretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide