Datorren astean egingo da oinarrizko produktuen lehenengo bilketa handia

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren astean, azaroaren 10etik 12ra bitartean, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistaren lehenengo bilketa handia izango da. Azkoitian, Maxi Eroski eta BM saltokietan izango dira oinarrizko produktuen bilketak.

Oinarrizko produktuen eta elikagaien lehenengo bilketa handia egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak azaroaren 10etik 12ra bitartean. Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan egingo dira jasoketak, ostegun arratsaldetik larunbat arratsaldera arte,

Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea eta olioa jasoko dira. Oinarrizko produktuak biltzeaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere izango da. Proiektuan ekarpena egiteko hiru aukera daude: produktuak dohaintzan emanda, hileroko ekarpen ekonomikoa eginez (688 769 047 zenbakira idatziz) edota boluntario gisa parte hartuz.

Bilketa lekuak:

Azpeitia: Sanjuandegiko eta Juan XXIIIko Eroski supermerkatuak.
Azkoitia: Maxi Eroski eta BM saltokiak.
Zestoa: Gesalaga kalean.

Ordutegia:

Osteguna: 17:00-20:00 bitartean.
Ostiral eta larunbata: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide