Martxan da berriro ere Esklabetako aholkularitza laborala

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko urr. 7a, 14:56

Martxan da berriz Esklabetan eskaintzen den aholkularitza laborala, autodefentsa laboralean aurrerapausoak emateko asmoz.

Ikasturte berriarekin batera bueltan gara berriz ere. Aurreko ikasturtean bezala, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistatik autodefentsa laboralean aurrerapausoak emateko asmoz, lan aholkularitza eskaintzen jarraituko dugu. Langile antolakuntza independentea lortzera bidean ezinbestekoa zaigu enpresarien inpunitatea eta proletalgoaren babesgabetasuna borrokatzeko mekanismoak sortzen jarraitzea.

Urte eta erdiko ibilbideak argi erakutsi digu gure eskualdean ere eskubide urraketa nabarmenak ematen direla eta horren aurrean langileok babesgabe gaudela. Bide horretan, aurten ere, aholkularitza laborala eskaintzen jarraituko dugu Esklabetako bulegoan. Lanean arazoak dituen langile oro animatzen dugu gurekin harremanetan jartzera.

Kurtso honetan ez dugu aurrez aurreko zerbitzurik emango, gurekin harremanetan jartzeko bideak honakoak dira:

  • Telefonora deitzea asteartetan, 17:00-20:00: 611 64 13 67
  • Mezu elektroniko bat bidalita: urolaerdialaborala@gmail.com

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide