Etzi egingo du Kontseilu Sozialistak ekaineko oinarrizko elikagai eta produktuen bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko eka. 23a, 13:47

Azkoitiko BM saltokiaren atarian egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen bilketa, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Etzi, larunbata, egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak hil honetako oinarrizko produktuen bilketa Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. 10:00etatik 13:00era bitartean egingo da jasoketa. Azkoitian, BM supermerkatuan jarriko du mahaia; Azpeitian, Juan XXIII. kalean zein Sanjuandegiko Eroski supermerkatuaren aurrean, eta Zestoan, Gesalaga kalean. 

Askotan errepikatu moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa medio.

Proiektuan bere alea jarri nahi duenak, hiru modutan egin dezake ekarpena: 

  • Produktuak dohaintzan emanez.
  • Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako idatzi mezu bat 688 76 90 47 telefonora.
  • Boluntario gisa parte hartuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide