Etzi egingo du Kontseilu Sozialistak elikagaien eta produktuen otsaileko bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko ots. 17a, 15:31

Azkoitiko BM eta Eroski supermerkatuaren atarietan egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen bilketa, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Etzi, larunbata, egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen otsaileko bilketa. Azkoitian eta Zestoan izango dira bilketak, 10:00etatik 13:00etara bitartean; Azpeitian, aldiz, datorren zapatuan izango dira bilketak. Askotan errepikatu dugun moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa medio.

Hori dela eta, proiektuan alea jarri nahi duenak, hiru modutara egin dezake ekarpena: 

  • Produktuak dohaintzan emanez.
  • Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 76 90 47 telefono zenbakira.
  • Boluntario bezala parte hartuz.

Bilketa puntuak:

  • Azkoitian, BM eta Maxi Eroski supermerkatuen atarian.
  • Azpeitian, Juan XXIII-eko eta Sanjuandegiko Eroski aurrean.
  • Zestoan, Gesalaga kalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide