Etzi egingo du Kontseilu Sozialistak elikagaien eta produktuen urteko lehen bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2022ko urt. 13a, 11:15

Etzi, larunbata, egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak produktuen urteko lehen bilketa. Ohi bezala, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan izango dira bilketak, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Askotan errepikatu dugun moduan, 500 pertsonatik gorako eskaera dugu, baina momentuz oinarrizko produktuak jasotzen dituzten pertsona kopuruak ez du 240 pertsonen langa gainditzerik lortu, gure gaitasun ekonomikoa dela eta. Urte eta erdiko ibilbide honetan, aurrerapauso handiak eman ditugu langileon antolakuntza eta elkartasuna saretzen, modu horretan, jende askoren eguneroko zailtasunak pixka bat leunduz.

Hori dela eta, proiektuan zuen alea jarri nahi duzuenok, hiru modutara egin dezakezue ekarpena: 

  1. Produktuak dohaintzan emanez.
  2. Hileroko ekarpen ekonomikoa eginez. Horretarako, idatzi 688 76 90 47 telefono zenbakira.
  3. Boluntario bezala parte hartuz.

Bilketa puntuak:

  • Azkoitia: BM eta Eroski supermerkatuen atarian.
  • Azpeitia: Juan XXIII-eko eta Sanjuandegiko Eroski aurrean.
  • Zestoa: Gesalaga kalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide