Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Semearen bizikleta lapurtu dute"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2023ko ots. 7a, 14:51
Lapurtutako bizikletaren irudia. (H.C. erabiltzailea)

H.C. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Azkoitia BHI institutuaren ataritik bere semaren bizikleta lapurtu dutelako. Bizikletak aparkatzeko gunea eskola barrura lekualdatzeko eskatu die hark agintariei.

"Semearen bizikleta lapurtu dute Azkoitia BHI institutuaren ataritik. Bizikleta da semeak eskolara joateko duen garraio bakarra; izan ere, urrun gelditzen zaio hura bizi garen lekutik. Semeak eskolaren atarian bizikletak aparkatzeko dagoen gunera bi kandadurekin giltzatuta utzi ohi zuen bizikleta, baina hura lapurtu egin zioten duela egun batzuk.

Egoera horren aurrean, dei egin nahi nieke agintariei eskoletan gure seme-alabak zain ditzaten. Era berean, bizikletak aparkatzeko gune hori institutuaren barruan kokatzea eskatu nahi dut, modu horretan ekidingo baitugu gure seme-alabei bizikleta gehiago lapurtzea.

Inguru horretan badaude segurtasun kamerak, baina horiekin ezin izan da oraingoan segurtasuna ziurtatu. Irudietan ikusi ahal izan dugu bizikleta lapurtu zuen pertsona txaleko beltz batekin, jertsearekin, txapelarekin eta oinetako zuriekin zihoala lapurreta egunean. Dena den, ezin izan dugu lapurra nor izan den identifikatu.

Hala eta guztiz ere, irudietan ikusi dugu lapurreta egin zuen pertsona institutuaren atarian behin baino gehiagotan ibili izan dela; izan ere, irudiei erreparatuta ikus daiteke bizikletak ezagunak zituela. Bizikleten aparkalekura hurbildu, semearen bizikletako bi kandaduak segituan askatu eta alde egin zuen haren gainera igota".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide