Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Autobusean, zutik"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2023ko urt. 23a, 09:00

N.A. erabiltzailea kexu agertu da Azpeitia eta Ermua lotzen dituen UK05 autobusaren 07:25eko zerbitzuan bidaiari askok bidaia zutik egiten dutelako. Honako galdera egin du hark: "Istripuren batek gertatu behar al du, guztiok eserita eramango gaituen autobusa lortu ahal izateko?". Hona hemen erabiltzailearen idatzia, osorik:

"UK05 autobusaren 07:25eko erabiltzailea naizen aldetik [Azpeitia eta Ermua lotzen dituen autobusa], lotsagarria iruditzen zait kudeatzailea den enpresak bidaiariak garraiatzeko duen modua. Egunero, 20-25 bidaiari zutik joan ohi dira autobusean; pasabidekoak alboan ditugulako, besoak ezin zabalduta bidaiatzen dugu Azkoitiko lehen geltokian sartzeagatik autobusean eserita goazen bidaiariok; Azkoitiko Eroski txikiaren alboko geralekuan sartzen diren gehienak zutik joaten dira, eta ondorengo Azkoitiko bi geralekuetako guztiak, zutik.

Joan den asteazkenean, autobusa Azkarate gainean elurragatik ordu erdiz ilaran egon zenean ere, 25 bidaiari zutik zihoazen. Istripuren batek gertatu behar al du guztiok eserita eramango gaituen autobusa lortu ahal izateko?

Badakit, La Gipuzcoanaren zerbitzu izarra UK01 dela, Azkoitia eta Donostia artekoa, baina ez dut uste zerbitzu horretako bidaiariak gu baino bidaiari hobeak direnik. Behar bezalako zerbitzurik eman ezin badu, utz dezala Azpeitia eta Ermua artekoa beste enpresa baten esku".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide