Kejie ta desditxie: "Gabonetako argiak geroago piztu dituzte"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko abe. 17a, 09:32
Gauez Gabonetako argiak piztuta. (Argazkia: A.P.)

A.P. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Gabonetako argiak astebete geroago piztu direlako, eta gau guztian piztuta egoten direlako. Honako mezua bidali du erredakziora:

Aurten, Gabonetako argiak astebete geroago piztu dira, astebetez ilunago herriko dendak eta kaleak.
 
Ez naiz sartuko argiak behar diren ala ez, baina lotsagarria iruditzen zait astebete beranduago piztea dirua aurrezteko aitzakiarekin, eta gero, gau guztia (goizeko zazpiak arte gutxi gorabehera) argiak piztuta edukitzea. Dirua aurreztu? Non? Noiz? Derrotxolikoak gara!
 
Ezin al da ordutegi bat ezarri? Arratsaldeko zazpietatik gaueko hamaikak arte? Hori bai da aurreztea! Jokatu zentzuz eta piztu behar direnean, ez lo gaudenean. Zenbat aurreztuko genuke gaueko ordu horiek kenduta? Bada astebete horretan baino askoz gehiago...
 
Piztu argiak, piztu kaleak, piztu ilusioa, piztu dendak... eta gauez itzali argiak.
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide