Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Hau zikinkeria utzi dutena"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko abe. 14a, 17:11
Kale Nagusiko 36 zenbakiaren ondoaren azpian dauden hondakinak. (Utzitakoa)

A.B.V. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Kale Nagusia 36 zenbakiaren parean egin dituzten lanen ondoren, hondakinak eraikinaren azpiko aldean utzi dituztelako. Honako mezua bidali du erredakziora:

"Bi aste bete dira Kale Nagusiko 36. zenbakiaren paretik aldamioa kendu zutela, eta lanak egin dituen enpresak eraikuntzako zenbait hondakin bertan utzi zituen. Inork ez du garbitu hor utzitako hondakin pila, ez garbitzaileek ez inork. Nork garbituko du? A zer nolako zerrikeria!".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide