Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Bizikleten lapurrari"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko aza. 23a, 16:04
Lapurtutako bizikleta bat.

A.A.A. erabiltzaileak azaldu duenez, hilabeteren buruan bi bizikleta lapurtu dizkiote familia berari. Gertaera salatzeko honako testu hau igorri du Maxixatzenera.

Kale Nagusia 51ko bebarru barruko patiotik (udaletxetik oso gertu) hilabeteren buruan bi bizikleta lapurtu dizkiote familia berari. Lapurrari (uste dugu pertsona berak izan behar duela) adierazi nahi diogu 9 eta 7 urteko bi umeei beren jolas eta garraiobide nagusienak kendu dizkiela. Familia honek lau seme-alaba ditu, eta beren egoera ekonomikoarengatik, ezingo dizkie besterik ekarri puska batean.

Bi umeren ilusioa lapurtu duen pertsona horrek ez dauka kontzientzia harrik? Lasai lo egiten du?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide