Kejie ta desditxie: "Zertarako daude egiten ez duten kamerak?"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko ira. 16a, 10:08

Maxixatzeneko erabiltzaile bat kexu da herriko industrialde bateko hainbat zaintza kamera ez daudelako indarrean. Hona hemen kexa:

"Orain dela egun batzuk, kamioi batek gure kotxea eta beste bat jo zituen industrialde batean, eta ihes egin zuen. Kamioiak alde egin zuela ikusita eta udaltzainen zain geunden bitartean, konturatu ginen istripua izan zen parean bi kamera zeudela. Udaltzainei esan genien kamerak begiratzerik ba al zuten, ikusteko nor izan zen alde egin zuena, baina haiek erantzun ziguten kamera horiek ez dutela funtzionatzen. Orduan, zertarako daude egiten ez duten kamerak?".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide