Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: hondakinak Aittola inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko mai. 13a, 11:02
Hondakinak mendian zabalduta ikus daitezke. (Argazkiak: J.B.)

J.B. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Aittola inguruko pinu mozketen ondoren "karobi bat suntsitu" egin zutelako, eta haren barruko "zikinkeria" mendia zabalduta dagoelako oraindik. Honakoa idatzi du erredakziora:

"Pasa den neguan, pinu mozketak egin zituzten Aittola inguruan. Mozketak egiteko makinez baliatzen dira, eta horien lana errazteko pistak eraikitzen dituzte mendian zehar. Pista eraikitzerakoan belarrez eta sastrakaz ezkutatuta zegoen karobi moduko bat suntsitu zuten. Itxura guztien arabera, garai batean zabortegi bezala erabiltzen zen karobi hori, eta barruan zegoen zikinkeri guztia, batez ere beirazko botilak, mendian zabalduta gelditu ziren. Oraindik orain han jarraitzen dute hondakinek. Leku hori Aittolako aparkalekutik 50 metrora aurkitzen da. Nori dagokio txoko hori garbitzea?"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide