Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Intsausti parkearen ondoko zelaian bidezidorra irekitzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko api. 12a, 14:54
Intsausti parkeko ondoko zelaiaren bidezidorra. (I.A. erabiltzailea)

I.A. Maxixatzeneko erabiltzailea arduratuta agertu da Intsausti parkearen ondoan dagoen zelaian lokatzezko bidexka azken asteetan "nabarmen zabaldu" delako. Honako idatzia bidali du Maxixatzenera.

"Azkenengo astetan arduratu nauen arazoaren berri emateko idazten dizuet. Badira hainbat urte Intsausti parkearen aldamenean dagoen zelaian lokatzezko bidezidorra irekitzen ari dela. Azkenengo asteetan nabarmen zabaldu da bidea, euria dela-eta jendea alboetan zapaltzen hasi baita.

Pena izango litzateke zelaia izorratzea, beraz, ongi legoke baldosaren batzuk jartzea. Horixe bera egin zen Ugarte igerilekura bidean, eta oso ongi gelditu zen".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide