Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Aparkatzeko arazoak Baztarrikalden"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko ots. 24a, 16:43
Baztarrikaldeko belardietako bat. (Google Maps)

I. L. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Baztarrikaldean aparkatzeko arazoak dituztela arrazoituta. Honako kexa hau idatzi du erredakziora:

"Astegunetan sortzen diren arazoez gain, asteburua joan eta asteburua etorri ekintza pila bat ari dira antolatzen Gurea pilotalekuan eta Baztartxon. Ekitaldi horietarako sortzen diren arazoak nahikoa ez, eta, aparkaleku gehiago kentzen dituzte hesiak jarrita; aste honetan moduan, bi egun desberdinetan eta eremu desberdinetan. Ekitaldiak daudenean udalak frontoi luzea egokitzen du aparkatzeko, baina mugatutako ordutegiarekin. Auzokideoi arazo bat gehiago sortzen digu horrek.

Nire eskaera honakoa da: horrenbeste ekintza daudenean eta sortzen diren arazoak zein diren ikusita, ezin al da frontoi luzea asteburu osoan aparkatzeko egokitu? Ezin al da aparkaleku gehiago egin? Badago lekua frontoi luzearen atzealde horretan alfer alferrik, tira, txakurrek kaka egiteko erabiltzen dute".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide