Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zaborrontziak errepidea oztopatzen"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko ots. 15a, 09:00
Estrada kaleko zaborrontziak. (Argazkiak: I.S. erabiltzailea)

I.S. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Estrada kaleko hainbat zaborrontzik errepidea oztopatzen dutelako. Honako kexa hau bidali du erredakziora:

"Estrada auzoko zaborrontzien kokapena da argazkietan ageri dena. Beraientzat markatutako gunetik kanpo egoteaz gain, zabor edukiontziek errepidearen zati handi bat hartzen dute, bi auto elkar gurutzatzea oztopatuz. 

Era berean, gune hori oinezkoen pasabidea ere bada, eta arriskutsua bihurtzen du kalea horientzat. Dagokionari mesedez zaborrontziak bere lekura itzultzea eskertuko nioke, baita horientzat markatutako gunean mantentzea ere".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide