Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Postontzia urez blai"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko abe. 10a, 08:45
Martitte auzokoek Txalon Errekan duten postontzia.

F.G. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da, Martirietako auzotarrek Txalon Errekan duten buzoira ura sartzen zaielako. Ahalik eta azkarren arazoari konponbidea emateko eskatu du hark.

"Martirietako auzotarroi postontzi dotorea jarri ziguten, aterpea eta guzti. Hala eta guztiz ere, postontzien egiturak duen aterpeak ez ditu buzoi guztiak babesten, eta azkenaldian dugun eguraldi petralarekin, gutun guztiak busti-busti eginda jaso behar izaten ditugu postontzi barrutik. Horrelako egunetan, gainera, osorik dauden gutunazalak lehortzen jardun behar izaten dugu etxera joandakoan; beste gutun askok, ordea, ez du erremediorik izaten jasotzen ditugunerako. Arazoari irtenbidea bilatzen ahalegintzeko eskatu nahi diet arduradunei".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide