Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: argindarra

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko mar. 30a, 16:12

G.B. Maxixatzeneko erabiltzaileak koronabirusa tarteko, herritarrek etxean egon behar dutela, baina herriko farola guztiak piztuta egoten direla salatu du. Haren ustez, argindarra alferrik gastatzea da. Hona hemen erabiltzailearen kexa:

"Koronabirusa dela-eta etxean egotera behartuta gauden egun hauetan, zergatik daude herriko farola guztiak alfer-alferrik piztuta? Eta ez naiz ari kaleetakoez bakarrik: Azkoitia-Azpeitia bidegorrikoak, kanpoko auzoetara doazen errepideetakoak, zazpi frontoietakoak, umeen parkeetakoak...

Argindarra alferrik gastatzen ari garen sentsazioa daukat. Eta ez orain bakarrik, baita urte guztian ere, orain, baina, are gehiago. Argindarra azkoitiar guztion poltsikotik ordaintzen dugu, eta udalari eskatu nahiko nioke hamabost egun hauetan (erosketak egitera bakarrik atera gaitezkeen garaian) herriko farolak gaueko 23:00etatik goizeko 05:00etara itzaltzeko.

Aurreztu dezagun argindarra!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide