KEJIE TA DESDITXIE

Kejie ta desditxie: farola erortzeko arriskuan

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko mar. 19a, 09:00

I. C. erabiltzaileak kexa bidali dio Maxixatzeni, Altamira auzoko aparkalekuaren ondoan farola bat erori beharrean dagoela salatzeko. Halaber, baranda eta segurtasun zintak ere lurrean botata daudela azaldu du. Hona hemen bere kexa:

"Aspalditik ditugu Altamira auzoan farolak erori beharrean; barandak eta segurtasun zintak ere lurretik botata daude. Udaltzaingoari jakinarazi nion lekuan zegoen arriskuaz eta ez zuten ezer egin, baranda bakarrik jaso zuten, baina oraindik berdin jarraitzen du. Inguruotan haur asko ibiltzen da, eta zerbait gertatu baino lehen konpondu beharra dago".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide