Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Autoak Baztarrikaldeko espaloian aparkatuta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko ots. 10a, 09:28
Autoak espaloi hainean aparkatuta. (Argazkia: I. L. )

I.L. Maxixatzeneko erabiltzailea Baztarrikaldeko bizilaguna kexu agertu da auzoan autoak espaloi gainean aparkatzen direlako. Hona hemen bere idatzia:

"Hemen naiz kexu berdin mahai gainean jartzera. Iritsi da asteburua eta lehenaz gain Baztarrikalden edozer egiten jarraitzen du jendeak. Auzokideok, lekurik gabe Jausoron eta Txalon Errekan aparkatu behar izaten ditugu autoak, legez aparkatu nahi bada behinik behin.
 
Udaltzaingoak kasu askorik ez, eta oraingoan esperantza gutxi isunak jartzeko, jostailu berria kargatzen lan gehiegi izango dute eta. Hona hemen egunero egunero Baztarrikaldeko espaloietan izaten den irudia; eta hemen ez da ezer gertatzen. Aski da! Espaloiak oinezkoentzat dira ta ez autoak aparkatzeko".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide