Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Guardia kaleko beira edukiontzia gainezka berriz ere"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko ots. 5a, 13:00
Guardia Kaleko beira edukiontzia gainezka ikus daiteke. (Argazkia: C.E.)

C.E. Maxixatzeneko erabiltzaileak salatu du Guardia Kaleko beira edukiontziak gainezka egin duela berriz ere. Hona hemen erabiltzailearen kexa:

"Astebete pasa da Guardia Kaleko beira edukiontziak gainezka egin duenetik; gutxienez joan den astetik dago egoera horretan. Denbora gutxian edukiontziak gainezka egin duen bigarren aldia da, gainera. Nire beirazko bi potoak lurrean ez uzteagatik, egunak daramazkit berriz etxera bueltan ekartzen. Azkotti garbixeetxie bezelaxe kanpaina egitea ondo dago, baina gero erantzun eta bete egin behar da esandakoa. Gainera, kristalezko potoek izaten dituzten tapak plastikoen edukiontzira bota behar dela gaineratu nahi nuke".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide