Klink, ekintzaileei zuzendutako atari berria

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2020ko ira. 22a, 15:35

Iraurgi Berritzenek eta Urkomek 'www.klink.eus' webgunea jarri dute martxan, enpresa sortu berri duten ekintzaileei eta jarrera ekintzalea duten herritarrei hainbat zerbitzu emateko.

Enpresa sortu berri duten herritarrei edota jarrera ekintzailea dutenei baliabideak eskuragarri jarri, ikusgarritasuna eman eta babesa eskaintzen dien gunea da Klink. Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak eta Urkome Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean sustatu dute egitasmoa, Urola Erdiko ekintzailetza bultzatzeko helburuarekin.

Horretarako, www.klink.eus-en hiru eratako baliabideak jarri dituzte ekintzaileen eskura. Klink Bide atalean, ekintzailearen ibilbidean bidelagun izateko xedearekin, enpresa kudeaketarako erremintak jarri dituzte eskura eta baita enpresa sortu ondorengo hiru urteetan jarraipena emateko zerbitzua ere. Klink Atari atalak, enpresa sortu berriari ikusgarritasuna ematea du helburu, eta horretarako, ekintzaileak komunikazio era desberdinetan ezagutzera emango ditu; ikastetxeetako sentsibilizazio saioetan, elkarrizketetan, sare sozialetako difusioan, eta abar. Azkenik, Klink Gune atala, ekintzaileek elkarren artean kezkak zein ideiak partekatzeko edota beraien arteko sinergiak sortzeko espazioa da. Horretarako, kafe tertuliak eta intereseko jardunaldiak antolatuko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide