Enplegu eta Orientazio Zentroko aurrez aurreko zerbitzuak, martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazi du Enplegu Zentroko eta Orientazio Zentroko aurrez aurreko zerbitzuak martxan daudela ekainaren 8tik.

Enplegu Zentroak, ohikoa den bezala, ondorengo arloetan kudeaketa eta laguntza eskainiko dizkie enpresei, erakundeei eta erabiltzaileei:

- Eskualdeko lan eskaintzen kudeaketa eta www.urolanprest.eus webgunean argitalpena eta difusioa.
- Hautagaien kudeaketa.
- Lan-eskaintzei buruzko informazioa eta lan-eskaintzetan izena emateko informazioa.
- Enplegu-bilaketa aktiboa.
- Enplegua aktiboki bilatzeko IKTen erabilerari buruzko aholkularitza.

Horrekin batera, honako zerbitzu hauek ere eskainiko dizkie erabiltzaileei:

- Eskualdeko enplegu-eskaintzak eta prestakuntza-zerbitzuak jasotzen dituen iragarki-taula eta webgunea: www.urolanprest.eus
- Lan-eskaintzak bilatzeko ordenagailuak.

Orientazio Zerbitzuak erabiltzaileei aholkularitza pertsonalizatuta eskaintzen jarraituko du. Pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako orientazio integrala enplegu eta prestakuntza beharrak aztertuz, beti ere enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Honako laguntza pertsonalizatua ere eskainiko du:

- Enplegua aktiboki bilatzen laguntzea eta ibilbidea jorratzea.
- Curriculuma eta aurkezpen-gutuna landu.
- Prestakuntza-beharrak aztertu.
- Lan-merkatuaren gaurkotasunari buruzko informazioa.

Azkenik, eta beti bezala, Iraurgi Berritzenek lan munduratze programen kudeaketa zerbitzua ere eskainiko du:

- KAP (Karrera Amaierako Proiektua) eta praktiken kudeaketa.
- Hazilan programa.
- Bidelan.

Ordutegiak

Enplegu Zentroa:
Azpeitian: Astelehena, asteazkena eta ostirala: 09:00-14:00 eta 15:00-17:00
Azkoitian: Asteartea eta osteguna: 09:00-14:00 eta 15:00-17:00
(Udako ordutegia 09:00-15:00)

Orientazio Zerbitzua:
Azpeitian: Asteartea: 12:00-14:00. Osteguna eta ostirala: 09:00-14:00
Azkoitian: Astelehena eta asteazkena: 09:00-14:00
Zestoan: Asteartea: 9:15-11:45

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide