Iraurgi Berritzen aurrez aurreko zerbitzuak eskaintzen hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2020ko eka. 5a, 11:30

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia aurrez aurreko zerbitzuak eskaintzen hasiko da astelehenean. Hain zuzen ere, Enplegu Zentroa, Orientazio Zerbitzua eta Ekintzailetza Zerbitzua jarriko dira berriz martxan, ohiko ordutegiarekin.

Dena den, garrantzitsua da zehaztu den protokoloa jarraitzea. Herritarrek hitzordua aurrez eskatu beharko dute 943-85 11 00 edo 943-02 60 69 telefonoetara deituta. Bulegora pertsona bakarra joan ahal izango da, eta ezingo du lehenago sartu hitzordura. Gainera, ezinbestekoa izango da maskara erabiltzea.

Honako lotura honetan ikus daitezke Enplegu Zentroko eta Orientazio Zerbitzuetako jarraibideak: https://iraurgiberritzen.eus/images/iraurgiberritzen/berriak/2020/COVID_19_Oharra_Enplegu_Zentroa_Orientazio_Zerbitzua_eusk.pdf

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide