Iraurgi Berritzenek koronabirusari aurre egiteko neurriak hartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2020ko mar. 16a, 12:18

Koronabirusa eragiten ari den ondorioen aurrean, prebentzio neurriak hartu ditu Iraurgi Berritzenek, erantzukizunez jokatzeko xedez. Langileen gehiengoak etxetik egingo du lan eta Azkoitian duen bulegoaren ordutegia aldatuko du.

Iraurgi Berritzenek gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu ez-ohikoa den egoera honetan. Horretarako Azkoitiko bulegoa zabalik izango du 08:00etatik 14:00etara.

Edonola ere, gomendagarria da joan-etorriak saihestea eta egin beharreko tramiteak edo kontsultak telefonoz edo helbide elektroniko bidez egitea. Harremanetan jartzeko:

Neurria joan den ostiralean sartu zen indarrean eta martxoaren 29ra arte luzatuko da momentuz. Hartzen diren erabakien informazioa ematen joango da Iraurgi Berritzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide