Abian dira Industria 4.0aren inguruko Gosari Teknologikoak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2020ko mar. 6a, 15:44

Atzo, osteguna, egin zuten lehen gosaria Azpeitiko Basazabal Jauregian. Maiatzaren 7ra bitartean beste hainbat gai landuko dituzte.

Iraurgi Berritzenek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, 'Gosari Teknologikoak: IKASIZ 4.0' antolatu ditu. Martxoaren 5ean hasi eta maiatzaren 7ren bitartean, Azpeitiko Basazabal Jauregian egingo dituzte gosariak, honako bi helburu nagusirekin:

  • Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez, IKASIZ proiektuarekin jarraitu, non bere helburua den eskualdeko enpresetan garatzen ari diren proiektu, eta praktika onak partekatzea, elkarren arteko ikasketa prozesuak bideratuz.
  • 2019an identifikatutako etorkizuneko joera teknologikoak eta bereziki eskualdeko enpresen negozio ereduetan eragina izango dutenak landuz.  

DigiTalentu enpresa adituaren eskutik serbitizazioaren inguruko lehen jardunaldia izan da martxoaren 5ean,. Adituez gain, esperientzia desberdinak azaldu dituzte Sammic S.L, Orkli S.Coop, eta P4Q Electronics S.L enpresek. Gai horren inguruan gehiago sakontzeko interesa agertu dute bertan parte hartu duten hamalau enpresek, Iraurgi Berritzenek konpromisoz erantzungo duelarik.  

Bestalde, hurrengo hiru hilabeteetan zehar, digitalizazioa, zibersegurtasuna, BlockChaina, robotika kolaboratiboa eta abar landuko dira bai aditu, Start-UP eta enpresa desberdinen esperientziak jorratzeko:   

  • Martxoak 25: Zibersegurtasuna eta BlockChain teknologiak.
  • Apirilak 30:  Robotika kolaboratiboa.
  • Maiatzak 7:  Serbitizazioa eta Digitalizazioa: 2. Saioa: 'WorkShop'.

Gai horiek lantzeko interesa duten enpresek, Iraurgi Berritzenekin jarri beharko dute harremanetan 943 02 60 69 telefono zenbakira deituta.

Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia da Iraurgi Berritzen. Tokiko udalek lankidetzan eskualdearen sustapen sozioekonomikorako dituzten politika eta estrategia publikoen garapenaz arduratzen da erakundea, non bere helburu estrategikoen artean dagoen, eskualdeko enpresen lehiakortasuna, garapena, eta eraldaketa sustatzea, enpresen beharren arabera proiektuak garatuz.      

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide