Berdintasuna garatzen eskualdeko enpresetan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko urr. 18a, 09:40

Datorrren Urriak 22an, Iraurgi Berritzenek Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez 'Enpresetako emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko jardunaldi praktikoa' lemapean jardunaldiaospatuko dute Basazabal Jauregian.

Eskualdeko enpresetan genero-aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, honako gai hauek landuko dira jardunaldian:
  • Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: definizioak, estereotipoak, aurreiritziak, adierazleak, datuak…
  • Berdintasunaren arloan enpresei aplikatu beharreko legeria eta betebeharrak.
  • Beste enpresa batzuetako esperientziak. 
  • Enpresetan Berdintasun Plana nola egin lantzea.
  • Diagnostiko, negoziazio, ekintza-plan eta jarraipeneko kasu errealak aztertzea (kontziliazioa, hautaketa, komunikazio inklusiboa, jazarpenaren prebentzioa, prestakuntza …).
  • Proiektuak, kontaktuak, kezkak, zailtasunak, zalantzak partekatzea.
Ekitaldia, Gipuzkoa Foru Aldundiak babestuta izango da, eta 'Ikasiz' proiektuaren markoan kokatzen da. Helburua da prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratzea eta euren artean gertuko harremanak sustatzen joatea.
 
Jardunaldian parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea honako telefono zenbakietan: 943026069 edo 943851100.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide