IDEIATIK ENPRESARA tailerraren 9. edizioaren izen emate epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko eka. 6a, 12:03

• Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago.
• Izena emateko epea irekita.

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza bi bloketan banatuko da, ekaineko bi astetan idea garatu, balioztatu eta proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azkerketa ekonomikoa, nola promozionatu enpresa interneten...). Uztailean formakuntzaren bigarrengo blokea hasiko gara. Bloke honetan, enpresa sortzeko beharrezko informazioa eta ezagutzak bereganatuko dira (enpresa sortzeko beharrezkoak diren tramiteak, gizarte segurantza, diru laguntzen inguruko informazioa, zergak...).

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide