Ikaslan proiektuko hainbat ikastaro eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2019ko mai. 31a, 12:31

Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza arloa, eskualdeko eragile desberdinekin elkarlanean, Ikaslan proiektua garatzen ari da eskualdean.

Horren helburu nagusiak, enpresa eta eragile desberdinekin batera ikastaro beharrak identifikatu, perfil desberdinei egokituriko ikastaro berriak antolatu eta prestakuntza eskaintza bateratua eskaintzea dira.

Elkarlan horren ondorioz, ikastaro interesgarriak garatzeko aukera sortu da eskualde mailan, arlo desberdinetan prestakuntza eskainiz (industriala, arreta, zerbitzuak...).

Jarraian, datozen asteetan eskualdean indarrean dauden ikastaroen informazio bateratua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide