Bidelan programan izena emateko epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko ira. 28a, 09:53

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, urriaren 15tik 23ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta.

 

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasuna pertsonalak eta profesionalak lantzeko.

Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan —Ekintzailetza, Landa eremua, industria eta menpekotasuna - 3. adina— eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonak, informazio gehiago lor dezake Iraurgi Berritzeneko 943 85 11 00 telefono zenbakira deituta (Sandra Fernandez).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide