Enpresentzako prestakuntza saioak Iraurgi Berritzenen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko ira. 24a, 13:50

Iraurgi Berritzen eskualdeko enpresen kapazitazioaren inguruan egiten ari den apustuaren baitan, urtean zehar hainbat sentsibilizazio eta difusioko jardunaldi antolatzen ditu, enpresen proposamenei erantzunez.

 

Irailaren azken astean zehazki, eskualdeko industria-enpresei zuzentzen diren bi jardunaldi antolatu dira: bata arlo ekonomiko-fiskalekoa, eta bestea 4.0 industriako teknologien ingurukoa.

Irailaren 25ean, "Kenkari fiskalak kudeatzeko operatiba" izeneko jardunaldia ospatuko da Azkoitiko Intsausti Jauregian (9: 00etatik 12: 00etara), Spri Taldeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hizlariek parte hartuko dutelarik bertan. Jardunaldi hau, I + G + b eta Berrikuntza Teknologikoko proiektuak garatzen dituzten enpresei zuzentzen da, eta Sozietateen gaineko zergan dedukzio fiskalak aplikatzeko interesa dutenei.

Arlo teknologikoari dagokionez, datorren ostegunean, irailak 27, "Bisio Artifizialaren aplikazio eta tendentziak" jardunaldia antolatuko da Azkoitiako Intsausti Jauregian, 9:00etatik 12:00etara. Bertan Vicomtech-eko hizlariek hartuko dute parte, eta teknologia hau ezagutu eta baloratzeko interesa duten industria enpresei zuzentzen da, edota industrian aplikazioa, zein ekar ditzakeen onura eta abantailak ezagutzea nahi dutenei.

Jardunaldi desberdinetan parte hartzeko interesa duten enpresek parte hartzea baieztatu beharko dute: 943.02.60.69 telefonora deituz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide