Erretiroaren eta eskualdatzearen inguruko bi jardunaldi eskualdeko merkatarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko ira. 21a, 12:26

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaia lantzeko jardunaldi informatiboak antolatu ditu.

 

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaia lantzeko jardunaldi informatiboak antolatu ditu.

Jardunaldi zikloa 2 saio ezberdinetan egituratuko da eta lehenbizikoa irailaren 27an ospatuko da Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehen solairuan 14.30 eta 16.30 bitartean. Lehen saioak, merkatarien erretiroa izango du hizpide. Saioan zehar, erretiroa egoki kudeatzearen garrantzia aurkezteaz gain, kontutan hartu beharreko aldagai eta xehetasunak azalduko dira. Besteak beste, kotizazio urteak nahiz zenbatekoak izango dira hizpide.

Bigarren saioa, berriz, urria amaieran ospatzea aurreikusten da eta bertan negozioen balorazioa nahiz hauen eskualdatzean aintzat hartu beharreko xehetasunak aurkeztuko dira. Azken saio honen data zehatza, datozen asteetan zehaztuko da.

Bi jardunaldiak, gai hauetan aditua den PKF Attest aholkularitza enpresako Eunate Llonaren eskutik eskainiko dira. Erretiro nahiz eskualdatze gaietan interesa duten eskualdeko merkatari guztiei irekiak izango dira, hauek merkataritza elkarteetako bazkide izan edo ez. Jardunaldietan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da eta hau Irailak 25 asteartea baino lehen egitea eskatzen da honako bitartekoak erabiliz: 

UROLA ERDIKO MERKATARITZA MAHAIA:

Azkoitiko Udala, Azpeitiko Udala, Zestoako Udala, Dendartean - Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkura-, Herrixen –Azkoitiko Merkatarien Elkartea-, Bertan –Azpeitiko Merkatarien Elkartea, Zestoan –Zestoako Merkatarien Elkartea- eta Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia- osatzen dute eskualdeko merkataritza mahaia.

Gune honek, eragile kideen artean lankidetza proiektuak garatuz, eskualdeko merkataritza txikia sustatzea du helburu eta azken hilabeteetan ekimen ezberdinak jarri ditu abian. Besteak beste, eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutzea helburu zuen “MerkaUrola” azterketa edota eskualdeko merkataritza sustatzeko abian jarri zen sentsibilizazio kanpaina.

Antolatu berri diren jardunaldien bitartez, egun eskualdeko merkataritzan identifikatu diren bi behar ezberdini eman nahi zaio erantzuna. Batetik, lehen saioaren bitartez, eskualdeko merkatarien adina gero eta nagusiagoa den honetan hauen erretiroa egoki kudeatzeko argibideak eskaini nahi dira. Bestetik berriz, bigarren jardunaldiak, merkataritza establezimendu ezberdinen eskualdatze prozesuen inguruko xehetasunak argitzea du helburu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide