Zestoa eta oro har, Urola Erdiko enpresak Iraurgi Berritzen Agentziaren markoan lanean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko uzt. 13a, 10:05

Atzo elkartu ziren Zestoako Bainuetxean Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza agentziaren markoan, Zestoako eta oro har, Urola Erdiko Enpresa sarea osatzen duten hogei enpresa ordezkari inguru.

 

Ekitaldiaren helburuen artean da Zestoako enpresen artean Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua barneratzea, erlazio eredu horren ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu diren proiektu iniziatiba desberdinak ezagutaraztea (sareko enpresen eskutik), erlazio eredu honen inguruko balorazio bat egitea eta dinamika desberdinetan sartzeko lan ildo posibleak antzematea.

Urteetan agentziaren markoan lanean ari diren Kimu Bat, Tecnicur, Domusa eta Alberdi Mekanizatuak etxeen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Bi urte bete berri dira Zestoako Udala Iraurgi Berritzenen dinamikara batu zela, eta bide batez, Zestoako herriko eragile eta biztanleei bere baitan lantzen diren proiektu eta zerbitzuetaz baliatzeko aukera eman zaiela. Zestoako lehiakortasun ekonomikoa bultzatzea eta sustatzea helburu izanik, marko horretan aurrerapausoak ematen joatea bilatzen du enpresen arteko elkarretaratzeak. Hain zuzen, lan bileraren bigarren zatian lan dinamika baten bitartez, protagonismo guztia eman zitzaien enpresei. Gainera, agentziarekiko erlazio ereduaren inguruko balorazio partekatu bat egin eta aurrera begira lanean jarraitzeko aukera emango duten lan ildoak identifikatu zituzten.

Berataratutakoen artean jasotako balorazioak oso positiboak izan ziren, eta zenbait ondorio ateratzeko baliagarria izan zen. Besteak beste, inguruko enpresa ehunaren arteko erlazioak estutzeko sareak ematen duen aukera ikustea, konfiantzazko harremanak indartzea eta elkarren artean esperientzia desberdinak partekatzearen garrantzia ere goraipatu zen. Behar konkretuen arabera eskualdeko agentziarekin gertutik lana egiteko testuinguruak ematen duen aukera ere balorean jarri zuten bertaratutako enpresek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide