Bosgarren urtez elkarrekin eraikitzen proiektuaren baitan lanean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko eka. 19a, 10:52

Aurten bosgarrenez, Elkarrekin Eraikitzen proiektua landu da. Prozesuan zehar, 5 ikastetxe, 9 erronka, 9 irakasle, 40 eragile inguru eta 180 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.

  • Proiektua, Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia-, dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean –IB Sarea- du jatorria eta eskualdeko ikastetxeez gain hainbat eragilek hartu du bertan parte.
  • Proiektuan zehar, ikasleak euren ikasketa prozesuan protagonista izan dira eta euren kabuz eskualdeko eragileen errealitate ezberdinak ezagutu dituzte, elkarrizketa eta bisita bitartez.

Urola Erdian, 2018ko ekainak 19.

HEZKUNTZA GUNEA – IB SAREA

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko eragileen partehartzea nahiz lankidetza bermatzeko artikulatzen duen eragile sarean kokatzen da ekimena. Zehazki, "IB Sarea" deituraz ezagutzen den lankidetza sare honen baitan egituratzen den Hezkuntza Gunean du jatorria ekimenak.

Egun Hezkuntza Gunea, eskualdeko 5 ikastetxeek – Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Urola Ikastola - lankidetza sustatzeko duten espazioan datza eta bere jarduera nagusiki DBH eta BHI mailetara bieratzen da.

Guneak, gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokia sortzea du helburu. Oro har, guneak, ikastetxe ezberdinek amankomunean dituzten beharrak identifikatu eta hauek asetzeko lankidetza proiektuak sustatzea du jomuga lan talde ezberdinen bitartez. Honetarako, lankidetza espazio ezberdinak gidatu eta proiektu eraldatzaileen garapena sustatzen saiatzen da.

Lankidetzan lantzen diren lan lerroak, 3 oinarri nagusitan egituratzen dira. Batetik, "IB Sareak" eskaintzen dituen aukerez baliatuz, ikasleei eskualdeko eragile sozioekonomiko ezberdinekin harremanak izan eta eskualdeko errealitatea ezagutzeko aukera eskaini nahi zaie. Bestetik, ikasleengan zientzia, teknologia nahiz ikerketa gaitasuna eta zaletasunak landu nahi dira. Azkenik, garatzen diren proiektuen bitartez, metodología berritzaileen aplikazioa sustatu nahi da ikastetxeetan.

ELKARREKIN ERAIKITZEN 2017-18 PROIEKTUAREN GARAPENA

Elkarrekin Eraikitzen 2017-18 proiektuaren amaierako ekitaldia ospatu da gaur, asteartea, Azkoitiko Elkargunean. Ekitaldia 11:30etatik 13.30etara izan da eta eskualdeko ikastetxe, udal nahiz eragile ordezkariak izan dira bertan. Jardunaldiari, eskualdeko udal ordezkarien agurrarekin ekin zaio.

Aurtengo ekitaldian eskualdeko 5 ikastetxek (Azkoitia BHI, Floreaga Salestar Ikastetxeak, Iraurgi Ikastetxeak, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Urola Ikastolak) hartu dute parte. Proiektuaren koordinatzaile lanetan, berriz, Iraurgi Berritzen -Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia- aritu da. Proiektu honen garapenarekin, garapen eta berrikuntza agentziak eskualdeko hezkuntza eragileekin lan egiteko duen konpromisoa berretsi du.

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete ditu. Batetik, ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea du helburu; besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten. Prozesuan zehar DBH 3 edo 4 mailako ikasleek hartu dute parte.

Jardunaldia, bi atal nagusitan antolatu da. Lehenik eta behin, ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten erronkak aurkeztu dituzte. Aurkezpenean, prozesuan zehar ikasitakoak eta euren bizipenak aurkeztu dituzte.

Bigarren zatian berriz, ikastetxe ezberdinetako ikasleek lagunduta mahaingurua egin da. Mahianguruan, besteak beste, jarraian zerrendatzen diren ideiak aipatu dira:

  • "Ikastetxetik atera eta kanpoko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eman digu proiektuak"
  • "Prozesuaren hasieran, kostatu zitzaigun lanaren ildoa hartzea, dena den IB-tik sentsibilizazio saioa egitera etorri zirenean argiago ikusi genuen dena"
  • "Eskualdeko eragile ezberdinen errealiatea ezagutzea oso baliagarri izan zaigu, eragile ezberdinetako ordezkariek esku zabalik hartu gaituzte eta honek asko animatu gaitu""Eskerrak eman besterik ez dugu eskuazabalik hartu gaituzten enpresa ordezkariei, Iraurgi Berritzenekin batera"
  • "Ohituak ez gauden espazio baten mugitzea ekarri digu proiektuak"
  • "Hasieran harraro xamar sentitu ginen harren, eroso amaitu dugu prozesua eta balioan jartzen ditugu, geure intereseko kasuen azterketa lan taldean egiteko eman digun aukera proiektuak"

Aurten ere proiektua bi fase nagusitan egituratu da. Lehenik eta behin, eskualdeko ikastetxeetako irakasleek elkarlanean, ondoren ikasleek landuko duten prozesua diseinatu eta definitu da. Bigarren fasean, aldiz, ikasleak talde txikitan bilduta, irakasleek planifikatutako prozesuaren bitartez, Iraurgi Berritzenek proposatutako 9 erronka erreal hausnartu eta landu dituzte.

Proiektuaren datuak eta faseak

Parte-hartzaileek, bereziki ikasle nahiz irakasleek, bosgarren edizio hau ere positiboki ebaluatu dute eta izan dituen parte-hartze datuengatik ere arrakastatsutzat jo daiteke. Proiektuan zehar, 5 ikastetxe, 9 erronka, 9 irakasle eta 180 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. Horiez gain, prozesuan zehar ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanetan 40 eragiletik gora hartu dute parte. Besteak beste, hainbat enpresa ordezkari, Azkoiti nahiz Azpeitiko udal ordezkariekin, Urkomeko ordezkariekin, Merkatari elkarteetako teknikari nahiz merkatariekin, Iraurgi Berritzeneko ordezkariekin, Osasun Zentroetako ordezkariekin nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradunekin egoteko aukera izan dute ikasleek.

Ekitaldiaren egitaraua

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide