Bidelan programan izena emateko epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko mai. 9a, 12:45

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, maiatzaren 14tik 30era, Bidelan programa garatuko da, emakumeei zuzenduta, bereziki.

 

Hiru astetan zehar, coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdinetako profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (landa eremua, industria eta menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonak, informazio gehiago lor dezakete Iraurgi Berritzeneko 943 85 11 00 telefonora deituz (Sandra Fernandez).

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide