"Nire negozioa martxan jartzeko zer jakin behar dut?" ikastaroa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko urr. 25a, 09:26

"Nire negozioa martxan jartzeko zer jakin behar dut?" ikastaroa eskainiko du Iraurgi Berritzenek ostegunean. Ideiaren bat buruan duten langabetuei zuzenduta dago ikastaroa, Lanzituz programaren baitan.

 

Ostegun honetan, hilak 27, 09:00etan, ikastaroaren aurkezpena egingo da. Bertan beren negozioa ireki duten bi ekintzaileen gogoetak entzuteko aukera egongo da; horren ondoren, formakuntzaren inguruan informazioa eskainiko da.

"Nire negozioa martxan jartzeko zer jakin behar dut?" ikastaroa azaroan hasiko da, eta bertan partehartzaileek negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar dituzten pausoak ezagutzeko aukera izango dute. Hala nola, merkatu azterketa nola egin, negozioa ekonomikoki errentagarria izan daitekeen edo ez aztertu, finantziazioa nola aurkitu, irekitzerakoan bete behar diren tramiteak ezagutu eta lehenengo bezeroak nola aurkitu aztertuko dira, besteak beste.

Formakuntza dohainik izango da eta Azkoitiko Intsausti Jauregian emango da.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide