Urola Erdiko Energia Planak martxan jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko urr. 20a, 14:34

Aurtengo urtean zehar ere Urola Erdiko Energia Planak martxan jarraitu du eta eskualdean lan lerro desberdinak jorratu dira, energiari lotutako hainbat helburu betetzeko asmotan. Besteak beste, pasa den urtetik lantzen zihoan nekazal ustiapenen proiektuarekin jarraitu da ustiapenen egoera energetikoa hobetzeko asmotan eta bai merkatari eta baita eskualdeko enpresa txikiekin ere lanean dihardu.

 

Pasa den urtean bezalaxe aurten ere eskualde mailan Energia jardunaldiak izango dira difusio ekintza zentrala. Berriztagarrien Azoka Zestoan ospatuko delarik Urriak 22an. Usurbilgo lanbide Eskolaren eskutik, energia berriztagarrien funtzionabenduari buruzko erakusketa izango da; eguzki plaka termiko eta fotovoltaikoak, biomasa galdarak, eta auto elektrikoa dira besteak beste erakusketak eskaintzen diguna. Honekin guzitarekin batera, Azpeitiko Udaltzaingoaren auto elektrikoa gerturatuko da 12:00ak aldera eta umeentzako txokoa eta bizikleta elektrikoak probatu ahal izango dira goiz osoan zehar. Goiener, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibak ere bere txokoa izango du, nahi duenak gerturatu eta informazioa izan dezan. Besterik gabe, Urola Erdiko Energia Mahaiko kide diren udal eta erakunde guztietatik urriak 22an ospatuko den azokara gonbidatu nahi zaituztete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide