Iraurgi Berritzenek eta Zestoako Udalak lankidetza akordioa sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko uzt. 12a, 11:37
Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariak Zestoako plazan.
Iraurgi Berritzen Azkoitia eta Azpetiako Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak eta Zestoako Udalak lankidetzan aritzeko akordioa adostu dute. Akordio horren aurkezpena Uztailaren 8an egin zen Zestoako Udalean eta bertan izan ziren, Azkoiti, Azpeiti eta Zestoa, hiru herrietako alkateak, Javier Zubizarreta, Eneko Etxeberria, Josetxo Mendizabal eta Zestoako zinegotzia Aitor Zuzuarregi.

Iraurgi Berritzen Azkoitia eta Azpetiako Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak eta Zestoako Udalak lankidetzan aritzeko akordioa adostu dute. Akordio horren aurkezpena Uztailaren 8an egin zen Zestoako Udalean eta bertan izan ziren, Azkoiti, Azpeiti eta Zestoa, hiru herrietako alkateak, Javier Zubizarreta, Eneko Etxeberria, Josetxo Mendizabal eta Zestoako zinegotzia Aitor Zuzuarregi.

Javier Zubizarreta, Iraurgi Berritzeneko Lehendakariaren hitzetan, Iraurgi Lantzen Garapen Agentzia eta Zestoako Udalaren arteko hartu-emanak aspaldikoak dira, Zestoako Udalak Garapen Agentziaren hainbat ekimenetan parte hartu izan baitu lehenagotik ere, adibidez turismoaren alorrean. Legealdi honen hasieran, Garapen Agentziaren beste arlo batzuetan ere parte hartzeko interesa agertu zuen Zestoako Udalak eta horretarako zein aukera zeuden aztertzeari ekin zitzaion. Zestoako Udalak, elkarlanerako eskaera formala egin ondoren (2016/05/31ean), Iraurgi Lantzeneko Administrazio Kontseiluak, 2016ko ekainaren 7an egindako bilkuran, lankidetzarako eskaerari baiezkoa emateko erabakia, aho batez hartu zuen. Iraurgi Lantzen S.A.ko Administrazio Kontseiluaren bileretan, Zestoako 2 udal ordezkarik parte hartuko dute, alderdi politiko bakoitzetik ordezkari batek.

Eskualdea indartu egiten du akordio honek

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen esanetan, eskualdeko herri ahalik eta gehienen arteko akordioak garrantzitsuak dira. Urola Kostaldetik etorrita, Urola Erdiak duen sarrerako herria Zestoa izanda, Zestoa eta eskualdeko beste herrien arteko elkarlanak berebiziko garrantzia du.

Enplegua eta ekonomia sustatzeko Batzordea sortu du Zestoako Udalak

Ilusio eta gogo handiarekin ekiten diogu Zestoako Udaletik etapa berri honi adierazi du Jose Mendizabal Zestoako Alkateak. Udalak baditu hainbat zerbitzu tekniko eta batzorde baina sozio-ekonomia arlokorik ez du izan orain arte eta batzorde hori martxan jartzea aurrera pausu garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Azken finean Zestoari sozioekonomikoki bizia ematen lagunduko duten eta herritarren ongizatearentzat lagungarriak izango diren ekimenak aurrea ateratzeko sortu dugu Batzorde hau.  

Hurrengo pauso bezala, Zestoako eragileei aukezpen bilera sektorialak egingo dira. lehena uztailaren 15ean izango da, 12:00etan, enpresetako eragile eta ordezkariei zuzendua; bigarrena, uztailaren 22an, 13:00an, turismo eta merkataritza eragileei zuzendua; eta hirugarrena, irailean egingo da, enpleguaren arlokoa, herritar guztiei eta bereziki langabezia egoeran daudenei zuzendua.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide