Langabetuentzat ikastaroak antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2016ko eka. 15a, 12:31

Ekainean "Lan-bilaketan planifikazioa eta antolaketa" izenpean bi ikastaro eskainiko ditu Iraurgi Berritzenek. Lehendabizikoa, ekainaren 17an izango da Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, 10:00etan. Bestea, berriz, ekainaren 23an, Azkoitiko Enplegu Zentroan, Bizenta Mogel 6 helbidean, 15:00etan.

 

Lan-bila ari den pertsonarentzat, funtsezkoa da denbora ondo kudeatu eta antolatzea. Hori dela eta, jarduera horren bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko du, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.

Uztailerako, berriz, "IKT eta Lan-bilaketa" lemapean beste bi ikastaro antolatu dituzte. Bata, uztailaren 1ean izango da Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan, 10:00tan. Bestea, berriz, uztailaren  7anAzkoitiko Enplegu Zentroan, Bizenta Mogel 6 helbidean, 10:00tan.

Ikastaro horretan enplegu bilaketako tresnak eta enplegu atarietan izena emateko modua ezagutzeko aukera izango dute.

Ikastaroetan parte hartzeko interesa izanez gero, 943 02 60 69 telefonora deitu, eta Maialen Ituarterengatik galdetu. Ikastaroa gaztelaniaz izango da, hiru orduko iraupena izango du eta presentziala izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide